Finalak ekainean izango dira.
Talde guztiek hartuko dute parte.
Partidak ligan geratutako sailkapenaren araberakoak izango dira. Hau da, A taldeko lehenak, B taldeko lehenaren kontra jokatuko du (hemendik txapelduna eta bigarrena nortzuk diren aterako dira); A taldeko bigarrenak, B taldeko bigarrenaren kontra (hemen erabakiko da nortzuk diren 3. eta 4.); A taldeko hirugarrena, B taldeko hirugarrenaren kontra (5. eta 6. postuak jokoan) eta A taldeko laugarrena B taldeko laugarrenaren kontra (7. eta 8. postuak jokoan).
Hasierako fase honen bukaerako sailkapenak ekainaren lehenengo astean aterako dira blog honetan.
Partidek 45 minutu iraungo dute, ekainean patioko ordua luzeagoa delako.
Hasierako partidetan atzeko postuak erabakiko dira eta txapeldunen finala klaseak bukatzeko azken astean izango dira.
Txapelketaren txapelduna hiru kiroletan puntu gehien lortzen duen taldea izango da. Kirol bakoitzean puntu hauek lortuko dituzte:
1º: 10 puntu
2º: 8 puntu
3º: 6 puntu
4º: 5 puntu
5º: 4 puntu
6º: 3 puntu
7º: 2 puntu
8º: 1 puntu
Dudaren bat izanez gero, hemen egin galdera edo Urtziri galdetu.
jueves, 29 de mayo de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario